Baluarteko denboraldia merkeago Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra bazara, aukera bikaina duzu Baluarte Fundazioaren 2026-2027 denboraldiaz prezio murriztuan gozatzeko. Programak musika, opera, dantza eta ikuskizun handiak biltzen ditu, gazteentzako deskontu bereziekin.

Gazte abonua eskuratzen ahal duzu 128 euroan (B eremua) edo 98 euroan (C eremua). Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute salmenta-aldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko deskontua izanen dute, tokia badago. Salmenta leihatilan bakarrik eginen da.

Denboraldian nazioarteko izen handiak izanen dira, besteak beste, Tao Dance Theater, Scapino Ballet Rotterdam, Nadine Sierra, Yuja Wang, Vienako Haur Abesbatza, Compañía Nacional de Danza eta Ballet Flamenco de Andalucía. Horrez gain, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu denboraldia ere sartzen da programan, bakarlari eta zuzendari ospetsuekin.

Kultura zale bazara, aukera paregabea da urte osoko programazio bikainaz askoz merkeago gozatzeko.

Erlazionatutako sarrerak