LUMAfest!eko mikroipuin lehiaketan parte hartu eta liburu-bonuak irabazi

Tumatxa Gazteak

Idaztea gustuko baduzu, aukera polita duzu zure sormena erakusteko. LUMAfest! Gipuzkoako gazte literatur jaialdiak ohiko mikroipuin lehiaketa jarri du martxan, eta parte hartzeko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketaren helburua da gazteen artean idazketa sortzailea sustatzea eta literaturarekiko interesa piztea. Horretarako, 14 eta 21 urte bitarteko gazteek gehienez 240 karaktereko mikroipuinak aurkeztu ahal izango dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz. Testu guztiek “etorkizuna(k)” edo “futuro(s)” hitza jaso beharko dute.

Parte-hartzaileak bi adin-tartetan banatuko dira: 14-17 urte eta 18-21 urte. Guztira lau sari banatuko dira, hizkuntza eta adin-kategoria bakoitzeko bana.

Irabazle bakoitzak 180 euroko bonua jasoko du Gipuzkoako liburu-dendetan liburuak erosteko, bai denda fisikoetan bai online plataformen bidez.

Finalistak eta irabazleak LUMAfest! jaialdiaren antolakuntzak eta gonbidatutako idazleek aukeratuko dituzte. Saridunen izenak jaialdian bertan emango dira ezagutzera. Aurten, LUMAfest! apirilaren 16tik 18ra egingo da Gipuzkoan.

Mikroipuin labur batek ere istorio handi bat konta dezake. Ausartzen zara?

Informazio gehiago:
gipuzkoa.eus

Erlazionatutako sarrerak