GipuzkoakoKultura Bonu Gaztea udan ere erabiliko da 2026an

Tumatxa Gazteak

Liburuak erosteko asmoa baduzu, albiste ona dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Bonu Gaztea aurten ere martxan dago, eta berritasun nagusietako bat da udan ere erabili ahal izango dela, irailaren 30era arte. Aurreko edizioetan udako hilabeteak kanpoan geratzen ziren, eta, beraz, gazte askok ezin izaten zuten bonua opor garaian aprobetxatu.

Programa 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Bonuei esker, liburu-dendetan deskontuak lor daitezke: euskarazko liburuetan 12 euroko deskontua izango da, gutxienez 20 euroko erosketa eginez gero; eta beste hizkuntzetako liburuetan 10 eurokoa. Gainera, pertsona bakoitzak gehienez bost bonu erabili ahal izango ditu kategoria bakoitzean.

Ekimenaren helburua da gazteen artean irakurketa sustatzea eta aldi berean Gipuzkoako liburu-denden eta kultur sektorearen jarduera indartzea. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero berritzen duen programa da, eta gazteek harrera ona egin diote azken urteotan.

Uda irakurtzeko garai aproposa bada zuretzat, aurten aitzakia gutxiago izango duzu: Kultura Bonu Gaztea irailaren 30era arte erabilgarri egongo da.

Ir

Erlazionatutako sarrerak