Gazte Etxean, udaberriko ikastaroak prest!

Gazte Etxeak udaberrirako izen-ematea zabaldu du jada. Guztira, 39 ikastaro, 14 informatika tailer dohainik eta psikologia eta ongizate pertsonaleko 3 tailer eskainiko dituzte, denetara 1.028 plaza.

Iruñean erroldatua dagoen edo han ikasten duen 14 eta 30 urte arteko gazteak martxoaren 2tik aitzina apuntatzen ahalko dira. Gainerakoek, berriz, martxoaren 9tik aurrera izanen dute aukera. Izen-ematea aurrez aurre egin behar da, Zangoza karrikako 30ean.

Aurtengo berrikuntzen artean daude “Stop Motion” eta Core eta Kontrol Posturala ikastaroak, baita goizez eginen den euskarazko yoga ere.

Programazioan denetarik bada: kirola, dantza, estetika eta kultur proposamenak. Sabel-dantza, Hip-Hop edo K-Pop gustuko badituzu, aukera izanen duzu. Edo nahiago baduzu, Cross Training, dantza latinoak, ehun gaineko dekorazioa, makillajea edo akuarela irudigintza ere ikasten ahalko dituzu.

Psikologia tailerretan ere komunikazioa eta ongizatea landuko dituzte. Adibidez, “Hablar sin chocar” saioan lasaitasuna eta hobeki komunikatzeko teknikak erakutsiko dituzte.

Ikastaroen prezioak 12,65 eta 46,55 euro artekoak dira, eta adingabeendako tarifa bereziak izanen dira. Jarduerak arratsaldez eginen dira astelehenetik ostiralera, eta baita larunbat goizetan ere.

Ordutegiak eta xehetasun guztiak Gazte Etxearen webgunean kontsultatzen ahal dira. Ez utzi azken unerako!

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak