Iruñea modan! Martxotik azarora ekitaldi franko

Tumatxa Gazteak

Moda gustuko baduzu, adi: Iruñea puri-purian dago! Martxotik azarora bitartean, Iruñeko Udalak moda hiriko protagonista bihurtu nahi du, tokiko merkataritzari eta Nafarroako sortzaileei bultzada emateko.

“Iruña moda da / Pamplona es moda” egitasmoaren barrenean, mota guztietako jarduerak antolatu dituzte: diseinatzaile gazteen desfileak, topaketak, tailerrak eta baita Navarra Fashion Week ospetsua ere.

Egitaraua ostiral honetan hasiko da, Navarra Arenan, Creanavarrako ikasle eta diseinatzaile gazteak protagonista izanen dituen Fashion Creative ekitaldiarekin.

Maiatzean, berriz, Gazteriaren Etxeak moda eta sormenaren inguruko jarduerak hartuko ditu. Eta udazkenean etorriko dira indartsuenetako batzuk: Navarra Fashion Week eta Pasarela 20.20.

Gainera, bigarren eskuko arroparen desfileak ere izanen dira, moda jasangarriari tokia egiteko.

Egitasmoan parte hartuko dute, bertzeak bertze, Creanavarrak eta Nafarroako Unibertsitateak, tailer eta jarduera bereziekin.

Mugimendu hau Mikel Armendáriz zinegotziak eta Ilazki Martirena diseinatzaileak sustatu dute, helburu argi batekin: tokiko merkataritza indartzea eta Nafarroako talentua kanpora erakustea.

Egitasmoak 15.000 euroko aurrekontua izanen du, gehi jardueretarako bertze 8.500 euro. Asmoa da Iruñea moda arloko erreferente bilakatzea.

Erakusketak, desfileak eta topaketak izanen dira hilabete hauetan, moda kalera ateratzeko eta jende guztiari hurbiltzeko.

Eta zuk, galdu eginen duzu?

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak