Joaquín Maya Musika Eskolak zabalduko du matrikulazio epea

Joaquín Maya Udal Musika Eskolak astelehen honetan irekiko du ikasle berriak apuntatzeko epea. Plazak zozketa bidez banatuko dituzte, eta izena emateko aukera izanen da maiatzaren 15era arte, eskolako webgunean edo 010 – 948 420 100 telefonora deituta.

Eskolak 7 urtetik goitiko haur eta helduendako klaseak eskaintzen ditu, Iruñean erroldatuta daudenendako. Lehen urtean musika hizkuntza, abesbatza eta instrumentu eskolak izanen dituzte ikasleek.

Bertan, 23 instrumentu ikas daitezke: gitarra, pianoa, bateria edo saxofoia, bertzeak bertze. Gainera, kontserbatorioko Maila Profesionalerako prestatzen ere laguntzen dute. Gaur egun, eskolak 24 talde aktibo ditu, orkestrak, bandak eta abesbatzak tartean, eta urtean 100 entzunaldi baino gehiago egiten dituzte hirian barna.

Plaza lortzen dutenek ongietorri kontzertuan parte hartu ahal izanen dute, eta ekainako zozketaren arabera instrumentua hautatu. Lehen aukera lortzen ez bada ere, geroago aldatzeko edo heldu den ikasturtean berriz saiatzeko aukera izanen da.

Izena emateko epea apirilaren 27tik maiatzaren 15era izanen da, eta zerrenda guztiak eskolako webgunean eta iragarki-taulan kontsultatu ahalko dira. Ez zaitez kanpoan gelditu

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak