Arte plastiko eta ikusizko arteetarako bekak zabalik dagoz Bizkaian
Tumatxa Gazteak
🎨 Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko Arte Plastiko eta Ikusizko Arteen Bekak martxan jarri dauz, arte munduan dabizen gazte eta kolektiboentzat aukera ederra eskainiz.
Bekak 1991 eta 2008 artean jaiotako pertsonentzat eta kolektibo artistikoentzat dira. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arte arloko prestakuntza sendoa izatea, Bizkaian bizitzea eta gorabidean dagoan ibilbide artistikoa edukitzea.
🖼️ Hautatutako proiektuak 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean garatuko dira.
Arte proiektu bat garatzen bazabilz edo zure lana aurrera eroateko laguntza behar badozu, aukera hau interesgarria izan leiteke zuretzat.
⏳ Izena emoteko epea maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
