Programazinoaren mundura hurreratu gura? Ezagutu 42 Urduliz 🚀
Tumatxa Gazteak
💻 Teknologia eta programazinoa probau gura badozuz baina ez badaukazu esperientziarik, adi! 42 Urdulizek ate irekien jardunaldiak antolatu dauz, edonork metodologia barritzaile hau gertutik ezagutzeko.
🌟 42 ez da ohiko ikasketa zentro bat. Programazinoa ikasteko campus berezia da, eta ikasleak eurak bihurtzen dira ikaskuntzaren protagonista, peer to peer metodologiaren bidez.
🙌 Gainera, ez-programatzaileentzako tailerrak egingo dira, teknologiara modu erraz eta praktikoan hurreratzeko.
📍 Saioak 42 Urduliz campusean izango dira:
- Martitzenetan: 16:00etatik 17:30era
- Zapatuetan: 11:15etik 12:45era
✅ Ez da aurretiko ezagutzarik behar parte hartzeko.
🚀 Teknologiaren munduan lehen pausoa emoteko edo programazinoaren inguruko kuriosidadea asetzeko aukera polita izan leiteke.
⏳ Ate irekien jardunaldiak 2026ko abenduaren 31ra arte egongo dira martxan.
