“Udaberri Beltza” heldu da Bizkaiko Foru Liburutegira 📚
Tumatxa Gazteak
🕵️♀️ Nobela baltza, krimena eta misterio istorioak gustetan bajatzu, adi! Bizkaiko Foru Liburutegiak “Udaberri Beltza” hitzaldi zikloa antolatu dau maiatzeko martitzen guztietarako.
📍 Saio guztiak Liburutegiko Prentsa Aretoan egingo dira, 18:30etik 20:00etara.
Hona hemen egitaraua:
✅ Maiatzak 5 – “Estatu Batuetatik Euskadira: zinema genero baltza”, María Eugenia Salaverrigaz (gaztelaniaz).
✅ Maiatzak 12 – “Heriotza eta hilketea eleberri baltzean”, Haizea Lópezegaz (euskaraz).
✅ Maiatzak 19 – “Hiltzen daben emakumeak: estereotipoetatik kanpoko hiltzaileak sortzea”, Xandra Bilbaogaz (gaztelaniaz).
✅ Maiatzak 26 – “El rural noir. Geografia inguruneak eleberri baltzean daukan eragina”, Txemi Parragaz (gaztelaniaz).
🎥 Topaketa guztiak Alex Oviedok koordinauko dauz, eta aurrez aurre joan ezin badozu, streaming bidez be jarraitu ahal izango dozuz.
🙌 Sarrerea doakoa izango da lekuak bete arte.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
