Bizkaiko Foru Aldundiak Europari buruzko ikasketetarako bekak eskaini ditu

Europar Batasunarekin lotutako ikasketetan espezializatu nahi baduzu, adi: Bizkaiko Foru Aldundiak 2026-2027 ikasturterako bekak jarri ditu martxan.

Bekak Ekonomia, Zuzenbidea, ADE, Zientzia Politikoak edo Soziologia bezalako graduak dituzten gazteei zuzenduta daude, besteak beste. Helburua da Europa mailako prestakuntza espezializatua egiteko laguntza ematea.

Ikasketak Belgikako College of Europeen edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egin ahal izanen dira.

Laguntzak honako hauek dira:
⭐ 14.000 euroko 3 beka indibidual
⭐ 30.000 euroko beka berezi bat Europa Kolegiorako

📅 Eskaerak aurkezteko epea: apirilak 30

Europar gaietan trebatu eta nazioarteko esperientzia lortu nahi baduzu, aukera oso interesgarria izan daiteke 🌍🎓

 

Erlazionatutako sarrerak