Azken egunak bakardadearen aurkako laguntzak eskatzeko 🕸️

Tumatxa Gazteak

📣 Azkar ibili! Azken egunak dira 2026ko Ekintza Komunitariorako eta Bakardadearen Prebentziorako Programako dirulaguntzak eskatzeko.

🫂 Bizkaiko Foru Aldundiako Enplegu, Gizarte Kohesio eta Bardintasun Sailak sustatutako laguntza honeek Bizkaisare 2030 estrategiaren barruan kokatzen dira, komunitate sareak indartzeko eta gizarte ehuna sendotzeko helburuz.

Dirulaguntzek hiru modalitate daukiez:

1️⃣ Ekintza komunitarioa eta bakardadearen prebentzinoa sustatzeko proiektu espezifikoak.

2️⃣ Lehentasunezko kolektiboetan lotura komunitarioak indartzen dabezan proiektu zeharkakoak.

3️⃣ Bakardadearen prebentziorako proiektu pilotuak edo barritzaileak.

🌟 Gizarte arloko proiektu batean bazabilz edo komunitatean eragin positiboa sortu gura badozu, aukera interesgarria izan leiteke.

⏳ Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da.

➡️ Baldintzak eta informazino gehiago ikusteko, sartu Bizkaia Gazteak Instagram profila bidez.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak