Zurgintzan lan egin gura? Prestakuntza doakoa Bilbon 🪚
Tumatxa Gazteak
🪵 30 urtetik beherakoa bazara eta zurgintzaren sektorean lan egiteko prestatu gura badozu, aukera interesgarria daukazu eskura. Bizkaiko Foru Aldundiak Laneratzen Laguntzeko Programa: Zuraren Industria jarri dau martxan.
🧑🏫 Prestakuntza 2026ko apirilaren 20tik ekainaren 10era bitartean egingo da, Bilboko Boluetabarri Zentroan, 08:00etatik 14:00etara.
Programaren barruan honako hauek landuko dira:
✔️ Lan orientazinoa, aktibazinoa eta bitartekaritzea
✔️ Arotzeria eta altzarigintzako prestakuntza teknikoa
✔️ Oinarrizko gaitasunen prestakuntza
✔️ Bardintasunaren inguruko prestakuntza
🚀 Lan mundurako pausoa emon gura badozu eta sektore espezializatu batean trebatu, programa hau aukera bikaina izan leiteke.
⏳ Izena emoteko epea apirilaren 17ra arte, barikura arte, egongo da zabalik.
➡️ Baldintzak eta izen-ematearen inguruko informazinoa ikusteko, sartu Bizkaia Gazteak Instagram profila helbidean.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
