London City Ballet ikusteko deskontuak Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Dantza gustuko baduzu, aukera paregabea duzu London City Ballet konpainia ospetsua prezio merkeagoan ikusteko.

Nafarroako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen titularrek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreran.

Hogeita hamar urteko etenaldiaren ondotik, London City Ballet agertokietara itzuli da Christopher Marney zuzendariaren eskutik. Garai batean Sadler’s Wells areto ospetsuko konpainia egoiliarra izan zen, eta nazioarteko erreferenteetako bat da.

Oraingoan, “Momentum” ikuskizuna aurkeztuko dute. Ballet neoklasikoa eta garaikidea uztartzen dituen proposamena da, tradizioa, berrikuntza eta kalitate artistikoa nahastuz.

Ikuskizunari buruzko xehetasun guztiak Nafarroako Unibertsitate Museoaren webgunean aurkitzen ahal dira.

Deskontuari buruz jakin beharrekoa:

  • Sarrerak online edo leihatilan eros daitezke.
  • Deskontua Europako Gazte Txartelaren titularrendako da bakarrik.
  • 5 euroko deskontua Gazte Txartelak berez eskaintzen duen %20ko deskontuari gehitzen zaio.
  • Bonu kopurua mugatua da.
  • Agortzen direnean, ohiko tarifak aplikatuko dira, nahiz eta Gazte Txartelaren %20ko deskontua mantenduko den.
  • Sarreran txartelaren titulartasuna egiaztatuko dute.

Gainera, jarduera hau eta bertze hainbat proposamen zure gogokoetan gordetzen ahal dituzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APP-an.

Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

Nazioarteko dantza konpainia handi bat zuzenean ikusteko aukera ez da egunero izaten; Gazte Txartela baduzu, aprobetxa ezazu deskontua.

Erlazionatutako sarrerak