Barre egiteko plana ingelesez Iruñean!
Tumatxa Gazteak
Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra bazara —edo Nafarroan bizi den bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde bateko gazte txartelaren jabea—, 5 euroko deskontu zuzena izanen duzu sarreraren prezioan.
Oraingo honetan, komedia eta ingelesa uztartzen dituen proposamen berezia dator Nafarroako Antzerki Eskolara. Ikuskizuna osorik ingelesez izanen da, eta protagonista Sergi Polo komediante saritua izanen da.
Bere umore zorrotzarekin, eguneroko egoeren inguruko behaketa dibertigarriekin eta istorio kontatzeko duen gaitasunarekin, Sergik barre egiteko arratsalde bikaina agintzen du. Azken urteotan Erresuma Batuko eta Europako hainbat areto bete ditu, eta ibilbide aipagarria egin du nazioarteko komediaren munduan.
Besteak bertze, BBC New Comedy Award lehiaketako finalista izan da, Leicester Square New Comedian of the Year sarietarako izendatua, eta West Yorkshireko Urteko Komediantea ere hautatu zuten. Gainera, BBC One, BBC Radio 4, BBC Three eta TVE kateetan parte hartu du.
Ikuskizuna bereziki pentsatua dago atzerrian bizi direnendako, turistendako eta, oro har, ingelesez barre egin nahi dutenendako.
Ikuskizunari buruzko informazio guztia Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean aurkitzen ahal da.
Gazte Txartelaren deskontuari buruz
- Sarrerak takilan bakarrik eros daitezke.
- Deskontua Europako Gazte Txartelaren titularrendako da soilik.
- Bono kopurua mugatua da.
- Agortuz gero, ohiko tarifak aplikatuko dira.
- Sartzerakoan txartela erakutsi beharko da.
Zure gogoko jarduerak gordetzeko aukera ere baduzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APPean.
Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu
Ingelesa praktikatu eta algara batzuk egin nahi badituzu, hitzordu ezin hobea izanen duzu Sergi Polorekin.
