5 euroko deskontua Hitz baino gehiago antzezlanerako
Tumatxa Gazteak
Antzerkia eta istorio sakonak gustuko badituzu, aukera ederra duzu. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, 5 euroko deskontu zuzena dute Speculum Vitae taldearen Hitz baino gehiago antzezlana ikusteko.
Obraren protagonista Helena da. Apartamentu batean itxita bizi da, bere bizitzako obra handia idazteko ahaleginean. Baina errealitatea eta fikzioa nahasten hasten dira: bikote-harremanak alde batetik, eta bere pertsonaiekin dituen elkarrizketak bertzetik. Horren guztiaren bidez, zoriontasunaren bilaketa, ametsak, beldurrak eta gure desirarik sakonenak azaleratzen dira.
Bizitzari eta oroimenean geratzeko nahiari buruzko istorio hunkigarria da.
Antzezleak: Alaitz Rodríguez, Alejandra Smith, Alesia Udobro, Egor García, Iraia Lahuerta, Iñigo Gorosquieta eta Pachi Muñoz.
Zuzendaritza: Pachi Muñoz.
Egilea: Pachi Muñoz.
📅 Noiz? Maiatzaren 1ean, ostirala, 19:00etan.
📍 Non? Nafarroako Antzerki Eskolan.
Deskontuari buruz jakin beharrekoa
- Sarrerak leihatilan bakarrik erosten ahal dira.
- Deskontua Europako Gazte Txartelaren titularrendako da soilik.
- Bonuen kopurua mugatua da.
- Sartzean Gazte Txartela erakutsi beharko da.
Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu
Aprobetxatu deskontua eta murgildu zaitez errealitatearen eta fikzioaren arteko istorio berezi honetan! 🎭✨
