Punto de Vista jaialdia doan Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Dokumentalak gustuko badituzu, adi! Aurten ere, Nafarroako Europako Gazte Txartelak eta Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak elkarlanean segitzen dute, gazteei jaialdiko saioetara dohainik joateko aukera eskaintzeko.

Ekimen hau Nafarroan bizi diren Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrendako, baita bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde bateko gazte txartela dutenendako ere bada.

Guztira, 250 kode banatuko dira. Kode horietako bat eskuratuz gero, jaialdiko proiekzioetara doan sartzen ahalko zara.

Bai, kontuan hartu: benetan joateko asmorik ez baduzu, hobe kodea ez eskatzea. Horrela, aukera baliatzen ahalko du zinema dokumentala bertatik bertara gozatu nahi duen bertze gazte batek.

Eskuragarri dauden saioak

  • Apirilak 21, asteartea
  • Apirilak 22, asteazkena
  • Apirilak 23, osteguna
  • Apirilak 24, ostirala
  • Apirilak 25, larunbata

Kodeak eskatzeko epea

  • Hasiera: 2026ko martxoaren 30a, astelehena, 18:00etan.
  • Amaiera: aukeratutako saioaren egunera arte.

Punto de Vista nazioarteko erreferente bihurtu da zinema dokumentalaren arloan, eta urtero mundu osoko proposamen berritzaile eta ikuspegi originalak ekartzen ditu Iruñera.

Zure jarduera gustukoenak gordetzeko aukera ere baduzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APPean, informazioa beti eskura izateko.

Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

250 gonbidapen baino ez daude. Azkar ibili eta gozatu Punto de Vista jaialdia dohainik! 🎬✨

Erlazionatutako sarrerak