%10eko deskontua Iberiako hegaldietan Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Bidaiatzeko asmoa baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek %10eko deskontu esklusiboa dute Iberiaren hegaldietan.

Deskontua www.iberia.com webgunean egindako erosketetan aplikatzen da, eta Iberia, Iberia Express eta Iberia Regional Air Nostrum konpainien hegaldietan baliatu daiteke.

Deskontua lortzeko, lehenik %10eko deskontu-kodea eskatu behar duzu. Kodea posta elektronikoz jasotakoan, erosketa egitean sartzea aski izanen da beherapena aplikatzeko.

Kontuan izan:

  • Kode bakoitza erabilita, bertze bat behar baduzu, berriz eskatu beharko duzu.
  • Iberiak edozein unetan Gazte Txartelaren titularra zarela frogatzeko dokumentazioa eska diezazuke.

Data garrantzitsuak

  • Kodea eskatzeko lehen epea: 2025eko irailaren 22tik 2026ko ekainaren 30era arte.
  • Bigarren epea: 2026ko otsailaren 19tik 2026ko abenduaren 31ra arte.

Mundua ezagutzeko, lagunak bisitatzeko edo ihesaldi bat egiteko aitzakia ederra izan daiteke deskontu hau.

Gainera, zure jarduera gustukoenak gordetzen ahal dituzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APPean, beti eskura izateko.

Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

Motxila prestatu eta aprobetxa ezazu Gazte Txartelak eskaintzen duen abantaila hau! ✈️🌍

Erlazionatutako sarrerak