Konorte – “Erraietako itzalak”: hardcore eta metal gordina zuzenean erraietara
Durangoko eta Zornotzako lagunek osatutako Konorte taldea ez dator erdibideetan ibiltzera. Hardcore eta metalaren indarra uztartzen dute, eta hori argi geratzen da euren estudioko bigarren diskoan: “Erraietako itzalak”. Rise Up eta Te Parto la Kara taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute banda, eta eskarmentua nabari da lehen riffetik bertatik.
Diskoak erritmo astun eta sendoak dakartza, kolpeka doazen bateria-lerroekin eta gitarra zorrotzekin. Baina soinua ez da dena: letrak ere zuzenak eta gordinak dira, inguruan dituzten bidegabekeriak eta egungo zirku politikoa salatzeko. Ez dute ezer edertzen; gertatzen dena aurpegira botatzen dizute.
“Erraietako itzalak” Konorteren izena zeraman debuteko lanaren segida da, eta pauso bat harago doa bai intentsitatean bai mezutan. Disko honek argi uzten du taldea ez dela kasualitatea: hardcore eta metalaren eszenan ahots propioa dute.
Bolumena igo, eta prestatu: Konortek ez du barkatzen
