#HiloTesis 2025: kontatu zure doktoretza-tesia sare sozialetan 🧵🔬
Zure doktoretza-tesia munduari erakutsi nahi diozu modu original eta ulergarrian? Hori da #HiloTesis lehiaketaren proposamena! CRUEk, RedDivulgak eta Ignacio Larramendi Fundazioak antolatuta, bosgarren edizioa jarri dute martxan.
Nori zuzenduta dago?
Doktorego-programetan matrikulatuta dauden ikertzaile gazteei edo azken 12 hilabeteetan tesia defendatu dutenei, CRUEko unibertsitate batekoak badira.
Zer egin behar da?
Zure ikerketa BlueSky sare sozialean hari (thread) formatuan azaldu: hizkera sinplea, bisuala eta erakargarria erabiliz. Irudiak, bideoak, estekak edo emotikonoak erabili daitezke. Derrigorrezkoa da #HiloTesis traola jartzea.
Epeak:
2025eko ekainaren 3tik 17ra.
Helburua:
Zientzia dibulgazioa sustatzea eta ikertzaile gazteen komunikazio-trebetasunak indartzea.
Animatu eta bihurtu zientziaren ahots berria sareetan!
