Xare Jardunaldiak 2025 Barakaldon
Euskara, teknologia eta sormena uztartzen dituen XARE Egitasmoa berriz izango da Barakaldon, eta aurten ere 150 ikasle elkartuko dira euskarazko kultura digitala bizitzeko.
📅 Urriak 22an, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, Minas eta Behurko BHIko DBHko ikasleek aukera izango dute tailer praktikoetan, hitzaldi interaktiboetan, lehiaketetan eta kontzertu batean parte hartzeko.
💻 Egunean zehar, parte-hartzaileek 8 tailer eta 2 hitzalditan parte hartuko dute: argazkigintza, robotika, bideojokoak, app-ak, sare sozialetako pribatutasuna, errealitate birtuala, Adimen Artifiziala eta gehiago. Helburua? Gazteek euskaraz sortu, partekatu eta teknologiarekin gozatu dezatela.
🎤 Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida eta Memeka lehiaketa ere izango dira, Ainhoa Etxebarria aktorearen gidaritzapean. Eta 10:45ean, Sara Zozayaren kontzertu akustiko berezia!
Kontsumitu ez ezik, gazteek euskaraz sortzen eta eragiten ere ikas dezatela du helburu Xarek, teknologia aliatu bihurtuz.
Ekimen hau Barakaldoko Udalak eta Azkue Fundazioak babesten dute, eta 2025-26 ikasturteko laugarren hitzordua izango da. XAREk oraindik asko du eskaintzeko… eta zu protagonista izan zaitezke!
