Albina Stardust: ‘Izar’

‘Izar’ du izenburu Albina Stardust artista nafarrak Baga Biba ekoiztetxearekin argitaratutako album interesgarriak. Pop musika eta soinu elektronikoak txalaparta eta ttun-ttuna bezalako tresna tradizionalekin uztartzen ditu

Testuei dagokienez, bere nortasuna eta harrotasuna aldarrikatzen ditu Albina Stardust-ek. Era berean, beste pertsona batzuk gauza berdina egitera inspiratzeko duen beharra nabarmentzen du. Hori guztia, gainera, euskaraz egiten du beti.

Disko honetan, bere ibilbideko lehen urteetako eraginak eta musika biltzen ditu artista nafarrak. Pixkanaka Euskal Herriko trabestimoaren ikur bihurtu den sortzaile aparta.

Erlazionatutako sarrerak