Gazteentzako lege-aholkularitza Gasteizen

Gasteizko Udalak doako lege aholkularitza zerbitzua eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Zerbitzu hori isilpekoa da eta bertan abokatuek orientabideak eta laguntza emango dizkizute.

Askotariko kontsultak egin ditzakezu: lan-kontratuei buruzko zalantzak, erreklamazioak, fidantzak, bermeak, aseguruak edo laneko eskubideak besteak beste.

Zerbitzuaren helbidea:

Santa Maria kalea, 4. Landatxo gizarte etxea, 1. solairua Vitoria-Gasteiz

Ordutegia: Ostegun eta ostiraletan, 17:00 – 20:00.

Aldez aurretiko zita (beharrezkoa): OMIJen (Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoa). Espainia plaza, behea. Tel: 945 16 13 30

Erlazionatutako sarrerak