Hizki Laburrak: Kontakizun laburren lehiaketa
Bosgarren urtez jarraian, Hizki Laburrak gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute Gasteizen. Euskararen erabilera literatur arloan sustatzea du helburu ekimenak. ,Gauekoak Gasteizko Gazteria zerbitzuko programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak elkarlanean antolatutako egitasmoa da.
Testuan erabili beharreko hitza proposatzen dute antolatzaileek: “jakin-mina”. Gehienez mila hitzez osatutako kontakizuna bidali beharko dute parte-hartzaileek.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Zazpi egun geroago jakinaraziko dituzte irabazleak, sare sozialen bitartez.
Hiru sari banatuko dira:
1.saria: Gasteizko LIBURUTOPIA liburu-dendan gastatzeko 250€-ko bono txartela.
2. saria: Gasteizko LIBURUTOPIA liburu-dendan gastatzeko 150€-ko bono txartela.
3.saria: Gasteizko LIBURUTOPIA liburu-dendan gastatzeko 100€-ko bono txartela.