Durangaldeko GAZTEEN VIII. ARTE lehiaketa
Durangaldeko Gazteen VIII. ARTE lehiaketa antolatu du Durangoko Artisten Elkarteak. Bi modalitate izango du: pintura eta marrazketa. Gaia, berriz, librea izango da. Lan guztiek bat egin behar dute inklusioaren eta giza eskubideekiko errespetuaren printzipioekin, eta ez dute jaso behar diskriminazioa, arrazismoa, sexismoa, xenofobia, homofobia, transfobia edo beste edozein intolerantzia mota sustatzen duen edukirik.
Parte-hartzaileek azaroaren 15etik abenduaren 1.era arte aurkez ditzakete lanak. Irabazleek 150, 200 eta 250 euroko bonuak eskuratuko dituzte herriko dendetan erabiltzeko.
Artista profesionalek osatutako epaimahiak aukeratuko ditu lan irabazleak eta abenduaren 15ean jakinaraziko du bere erabakia.
Informazioa: asociacionartisticadurango@gmail.com