‘Yo solo quería escribir una canción de amor’, Zahararen single-a

Que se muera Madrid, que arda en el infierno, dio Zahara taldearen hurrengo diskoaren aurrerapena den ‘Yo solo quería escribir una canción de amor‘ kantuaren estribilloak. Disko berriaren izena “Lento Ternura” da, eta 2025eko lehen hiruhilekoan egongo da eskuragarri.

Espainiar hiriburuaren aurkako gezi horrek hala ulertzera eraman lezakeen arren, hau ez da gorrotozko abesti bat, kontrakoa baizik. Zaharak maitasun abesti bat baino ez zuen idatzi nahi, mundutik urrundua dagoen santutegi bati eskainia. Ahapaldiek, azkenean  bat egiten amaituko duen etxe batekiko harremana deskribatzen dute, uneka haragizkoa den harremana. Estribilloan, abeslariak sumatzera ohituta gauzkan zitalkeria hori loratzen da. Izan ere, maitasunari buruz soilik hitz egin nahi zuen arren, Zahara izaten jarraitzen du, eta ezin du ekidin hiri handien bilakaerarekiko duen desenkantu hori azaltzea.

Estudioko bere seigarren disko hau idazten hasi zenean, maitasunetik eta baretasunetik egiteko erronka jarri zion bere buruari. PUTArekin gertaturikoak buruan, toki desberdin batean aurkitzen zen. Toki bareago eta goxoago batean. Idazten joan ahala, Lento Ternurara, artistak berak sorturiko asmo egoera horretara iristeko, edertasunarekin eta baretasunarekin ez ezik, amorruarekin, asmo txarrarekin eta zikinkeriarekin elkarbizitzen ikasi beharra zuela konturatu zen. Lehen aurrerapen hau disko honetarako hartutako bidearen erakusgarri bikaina da. Maitasuna eta amorrua elkarbizitzan ageri diren abesti bat. Melodia ederrak, oinarri sendo eta omnichord magikoen gainean eraikitako sinte zorrotzekin.

Ekoizle bezala debuta egiten duen honetan, Zaharak berak ekoitzi du abestia. Marti Perarnau IVk nahastua eta Victor Garciak (Ultramarinos) masterizatua.Proiektuaren sortze prozesuan zuzendaritza lanak Guillermo Guerrerok eta Zaharak egin dituzte.

Erlazionatutako sarrerak