Euskarazko kultura garaikidea, Iruñaldia festibalean

Erreferentziazko euskal sortzaileak eta talentu berriak bilduko dituen Iruñaldia festibalaren lehen edizioa egingo da azaroaren 18tik 23ra, Loraldiak eta Iruñeko Udalak antolatuta.

Euskaraz sortzen diren kultur garaikidearen proposamen berrienak eta ausartenak aurkeztuko ditu, orain arte Loraldiak bultzatutako ekimen guztietan bezalaxe.

Iruñaldia jaialdiak euskaraz sortutako kultura garaikidea Iruñeko ikusleei hurbiltzea du helburu. Festibal honek Loraldia eragileak azken hamarkadan burutu dituen hainbat lan ildo batu eta modu txikiagoan, baina izaera bereziarekin, aurkezten ditu Euskal Herriko hiriburuan.

Besteak beste, Petti, Ana Galarraga, Pabellon6ko Gazte Konpainia, Angel Erro, Maria Oses eta Maialen Lujanbio arituko dira jaialdian. Horrez gain, azaroaren 22an Loraldiaren produkzio propioa den Bozak emanaldi berezia izango da.

Erlazionatutako sarrerak