Piperbeltz Wildcooking (Gauekoak)
Sukaldatzea gustuko duten gazteek aukera aparta dute ikastaro honetaz gozatzeko. Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide diren Dani eta Ikerrekin batera Urarteko Baratzetara joango gara sukaldatzera.
Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, km0 produktuen eta tokiko ekoizle gazteen aldeko apustua eginez.
2023/09/30 11:00 Urarteko udal baratzak, Abetxuko