ITHAKA – POP-ROCK-A

Ithaka soinu ilun eta melankolikoen itsasoan murgildu da. Biluzten izeneko, aurkeztera datozen, diska berri honetan, alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetan mugituko da laukote Gipuzkoarra. Muse, Joy Division, Belako, Lukiek edota Wolf Alice bezalako taldeak izan dira Ithakaren lehen lan luzea bideratu duten influentziak. Bateria finkoak, baxu riff melodikoak, atmosferak eta riff gogorragoak osatzen dituzten gitarrak, energia ematen duten teklatuak eta ahots melankolikoek osatzen dute diskaren nondik norakoa. Post-covid garaian sortutako talde honen kantuak, esperantza eta helduleku finkorik gabeko gizarte baten inguruan mintzatzen dute, metaforaz jositako lerroak, nork bere buruaren bilaketa eta arazo sozialak lehen planu batean jartzen dituzte.

Ithaka, sortzen ari den Gipuzkoar kostaldeko eszenatik dator, Orio eta Zarautz herritatik. 2004 urtean jaiotako lau gaztek osatzen dute taldea: Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua). 2022.urtean Gaztea Maketa Lehiaketako entzunleen saria irabazi zuten. Bestalde, 2023ko Urtarrilan «Katapulta Tour Gipuzkoa 2023″ programan parte hartzeko hautatuak izan dira.

Facebook: ithaakaa
Instagram: _ithaka
Spotify: ithaka
Bandcamp: ithaka1
Youtube: www.youtube.com/@ithaka.taldea

BIDEOAK:
> Piztiak
> Game over

Erlazionatutako sarrerak