Abian da 2022ko Nafarroako Hasi Gazte Saria
Nafarroako Gazteriaren Institutuak, CEIN, ANEL eta LABORAL KUTXArekin batera, Gizarte Ekonomiako Hasi Gazte- Hasi Gazte Sariak bultzatzen ditu urtero.
Ekimen honen bidez, gazteek negozio-eredu berriak sortzeko egiten duten ahalegina saritu nahi da. Pertsonen, ingurunearen edo ingurumenaren zaintza lehenesten da irabazi-asmo hutsaren aurretik.
Hori dela eta, honako negozio ideia hauek bultzatu nahi dituzte: gizarte-ekonomiaren esparruan garatzen diren proiektu edo ekimenak, beren antolaketan parte hartzea sustatzen dutenak, enplegua sortzen dutenak, tokian-tokian eta sozialki solidarioak direnak.
Printzipio horiekin bat datorren proiekturen bat baduzu, irailaren 5etik 30era arte eman dezakezu izena, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren webgunearen bidez.