Hemeroteka 

Zirku tailerra (Gauekoak)

Zirkua gustuko baduzu, aukera aparta duzu genero honen sekretuak ikasteko. Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan Oihalak, uztaiak, eta malabareak probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu Teknika eta trikimailu desberdinak frogatu eta eguna lurra ikutu gabe igarotzeko aukera paregabea. 2023/04/01 11:00 – 17:00 Olarizu Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zianotipia tailerra (Gauekoak)

Argazkilaritzarekin lotutako teknika berezi baten sekretuak ikasteko aukera ematen dizu ikastaroak. Zianotipia, hain zuzen ere, argazki bidez inprimatze teknika bat da, kolore urdineko negatiboa da haren emaitza Izpi ultramoreen (UV) eraginpean egon ostean. Ezezaguna bada ere, prozesu erraz eta dibertigarria da. Gasteizko Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan, inprimatze teknika burutuko dugu adierazpen artistikoa landuz; irudi, material eta testura desberdinekin esperimentatu ondoren, kimikoekin disoluzioa egingo dugu eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Paddlesurf (Gauekoak)

Paddle-a praktikatzeko aukera aparta duzu ikastaro honetan. Ulibarri-Ganboako urtegian paddle disziplina bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu dute Gasteizko Gauekoak egitarauaren barruan. Aldayeta Klub Nautikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan, gure taularekin irteera bat egin eta kirolaz zein naturaz gozatzeko aukera izango dugu. 2023/06/03 09:15 – 15:00 Aldayeta klub nautikoa (Ullibarri Gamboa) Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Rafting eta ur gymkhana (Gauekoak)

Rafting eta ur gymkhama saio interesgarria antolatu dute, Gauekoak Gasteizko gazteentzako aisialdi programaren barruan. Ontzi batean Irati ibaia zeharkatuko dute parte-hartzaileek, Irunberriko arroilatik igarota. Taldeka, ontzian gidatuko dituzte,  inguruneko ingurumen-balioak partekatuz eta transmitituz, eta ibaia barrutik, ibilgutik bertatik, ezagutzeko aukera izango da. Gune hau ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko aukera! Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Swing ikastaroa (Gauekoak)

Swing dantzaren munduan lehen urratsak emateko aukera izango duzu, Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Lindy Hop 2 orduz eta Solo Jazz ordubetez praktikan jartzeko aukera izango duzue. Erritmoa, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta nola ez, barre asko. The Bounce dantza eskolak Madriletik eta Mallorkatiketorritako dantzari bikote paregabe hau aurkeztera dator. 2023/06/17 10:30 – 21:30 Kiribil sorgunea Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe Musika 

SoundV Micro Fest (Gauekoak)

Esperientzia eszeniko desbertdina bizitzeko aukera ematen dizu Gasteizko Gauekoak aisialdi programak. Soundviviendo proiektua artistak eurak sorturako egitasmoa da eta gune bat eman nahi die inguruko artista txikiei, izan kantari, dantzari, Djs…, ikusarazteko, ikusleekin esperimentatzeko edo, besterik gabe, beste artista batzuk ezagutzeko eta espazioak partekatzeko. 2023/09/23 10:00 – 23:30 Landatxo G.E , Falerina Lorategia, Discoteka Nakala Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Piperbeltz Wildcooking (Gauekoak)

Sukaldatzea eta natura gustuko dituzu? Bi zaletasun horiez gozatzeko aukera izango duzu, Gauekoak programaren baitan antolatutako ekintza honetan. Piperbeltz Wildcooking ikastaroan, Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide diren Dani eta Ikerrekin batera Urarteko Baratzetara goaz sukaldatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, km0 produktuen eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Etxe-baratza tailerra

Etxeko balkoian edo terraza ortu txikia edukitzea badago. Nola? Erantzuna jakin nahi baduzu, eman izena Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Landareen, substratuen eta gure baliabideen arabera baratze bat egiteko egitura ezberdinen beharrizanei buruz ikasiko dugu. Gure balkoian zintzilikatzeko botilak edo ur-botila berrerabiliekin lore ontzi bat eraikitzea. 2023/10/06 17:00 Judimendi G.E Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Robotika eta 3D Inprimaketa (Bilbao Gazte)

Ikastaro interesgarria antolatu dute Bilbon, Bilbao Gazte programaren barruan. Robotikak, 3D Inprimaketaz eta Podcast-ei buruz jardungo dute 2023ko Gabonetan egingo den saioan. Teknologia berriak interesatzen bazaizkizu, aukera aparta duzu oinarrizko jakingarriak ikasteko. Ez galdu aukera, plazak mugatuak dira eta! Abenduren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 4ra. Lekua: Makergunea. Doan Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 8