Hemeroteka 

Mfest! 2023: ‘Begiluz’,

Eider Iturriaga argazkilariak ateratako argazkiez baliatuta atzera begirako bidaia. Azkenengo urteetan( 2020-2023) Gauekoak programaren baitan egindako argazkiak elkartu eta Begiluz erakusketa aurkeztuko dute. Argazkien bidez bizi ahalko dituzu Nize, Nihil, Bala, Lady Banana, sua, Pinpilipussies eta Cachemira Band taldeen kontzertuak. Hori guztia, Gasteizko Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren barruan. 2023/05/25 – 2023/06/03 Ostegunetik ostiralera: 19:00-21:00 Larunbata: 12:00-14:00 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Mfest! 2023: Sandré eta Perlata kontzertuan (Gauekoak)

Kontzertu aparta Gasteizen, Sandré (Bartzelona) eta Perlata (Arrasate) taldeen eskutik. Gauekoak egitarauaren barruan. Bi taldeak oso bereziak dira. Sandré katalanak erabat sailkaezinak dira. Bartzelonako underground arrakaletatik, Rosa, Carles, Stefi eta Marc agertu ziren 2018.urtean. Lagunak ziren, eta oraindik ere badira, baita prekarioak ere eta haien oin azpiko zoruak batzuetan dar-dar egiten zuela zirudien. Maialen, Ane, Jaione eta Txerra dira Perlata… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

‘Infumables’ fanzinaren hitzaldia

‘Infumables’ fanzinaren arduradunek hitzaldia eskainiko dute Gasteizen, M-Fest jaialdiaren egitarauaren barruan. Infumable 2015. urteko udan jaio zen pertsona desberdinen sortzeko irrika asetzeko herramienta bezala. Ekimenak bi bultzatzaile ditu: Afra Torrado (Bamio, 1997) Leite Ediciones-en koordinatzailea, ilustratzailea, eta hainbat fanzine, komini eta poema-bildumaren egilea; eta RocíoMartínez (Pontecesures, 1993)Verbas da xente fanzinearean eta Instagram kontuaren koordinatzailea. 2023/05/27 12:00 – 14:00 Labe Gazte… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

‘Begiluz’ argazki erakusketa

Eider Iturriaga argazkilariaren erakusketa egongo da ikusgai Gasteizen, MFest! jaialdiaren egitarauaren baitan. Hau izango da Eider Iturriaga argazkilariak ateratako argazkiez baliatuta atzera begirako bidaia. Azkenengo urteetan( 2020-2023) Gauekoak programaren barnean klikatutako argazkiak elkartu eta Begiluz aurkeztuko dituzte. 2023/05/25 – 2023/06/03 Ostegunetik ostiralera: 19:00-21:00 Larunbata: 12:00-14:00 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

MFEST! 2023 Artisau azoka

Maiatzaren 27an, Artisau Azoka egingo dute Gasteizen MFest! jaialdiaren egitarauaren barruan. Gauekoak programaren baitan antolatu dute ekitaldia. Azoka Martin Ttipia Lekuan jarriko dute (Fray Zakarias eraikinaren atzealdean). Gauza polit mordoa ikusi eta erosi ahal izango duzu bertan. 2023/05/27 12:00 – 20:30 Martin Ttipia plaza Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Estanpazio lantegia. Mfest!2023:

Zigiluak zizelkatzen eta estanpatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizen, Mfest! 2023 festibalaren egitarauaren barruan. . Diziplina honen sekretuak eta trikimailuak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Erliebean grabatzeko teknika ikasi eta zure diseinua egin ahal izango duzu material eskuragarriekin eta kostu baxuko materialekin. Alba Tojo artegileak emango du ikastaroa. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Txapen tailerra. Mfest! 2023:

Zure txapa diseinatzeko gogorik baduzu, hemen duzu aukera aparta. Txapak diseinatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizko MFest! 2023 jaialdiaren barruan. Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan dago ekimena. Aldeza urretik eginiko diseinu batzuetatik abiatuta, zure txapa nahi duzun bezala apaindu, margotu eta zirriborratu ahal izango duzu. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

HEKSA eta GINGER kontzertua. Mfest! 2023:

Hekas eta Ginger taldeek kontzertua emango dute Gasteizen, Ffest! 2023 festibalaren barruan. Ginger Zarautz eta Oriotik datorren taldea da. Punk doinuak lantzen ditu, ahotsetan doinu melodikoak eta oihuak tartekatuz eta 90. hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz. Heksa, berriz, Getafeko lau lagun dira. Punk melodikoa jotzen dute eta egiten dituzten letrek mundua nola bizi duten eta nola aldatuko luketen adierazten dute. Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 8