Hemeroteka 

‘Infumables’ fanzinaren hitzaldia

‘Infumables’ fanzinaren arduradunek hitzaldia eskainiko dute Gasteizen, M-Fest jaialdiaren egitarauaren barruan. Infumable 2015. urteko udan jaio zen pertsona desberdinen sortzeko irrika asetzeko herramienta bezala. Ekimenak bi bultzatzaile ditu: Afra Torrado (Bamio, 1997) Leite Ediciones-en koordinatzailea, ilustratzailea, eta hainbat fanzine, komini eta poema-bildumaren egilea; eta RocíoMartínez (Pontecesures, 1993)Verbas da xente fanzinearean eta Instagram kontuaren koordinatzailea. 2023/05/27 12:00 – 14:00 Labe Gazte… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

‘Begiluz’ argazki erakusketa

Eider Iturriaga argazkilariaren erakusketa egongo da ikusgai Gasteizen, MFest! jaialdiaren egitarauaren baitan. Hau izango da Eider Iturriaga argazkilariak ateratako argazkiez baliatuta atzera begirako bidaia. Azkenengo urteetan( 2020-2023) Gauekoak programaren barnean klikatutako argazkiak elkartu eta Begiluz aurkeztuko dituzte. 2023/05/25 – 2023/06/03 Ostegunetik ostiralera: 19:00-21:00 Larunbata: 12:00-14:00 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

MFEST! 2023 Artisau azoka

Maiatzaren 27an, Artisau Azoka egingo dute Gasteizen MFest! jaialdiaren egitarauaren barruan. Gauekoak programaren baitan antolatu dute ekitaldia. Azoka Martin Ttipia Lekuan jarriko dute (Fray Zakarias eraikinaren atzealdean). Gauza polit mordoa ikusi eta erosi ahal izango duzu bertan. 2023/05/27 12:00 – 20:30 Martin Ttipia plaza Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Estanpazio lantegia. Mfest!2023:

Zigiluak zizelkatzen eta estanpatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizen, Mfest! 2023 festibalaren egitarauaren barruan. . Diziplina honen sekretuak eta trikimailuak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Erliebean grabatzeko teknika ikasi eta zure diseinua egin ahal izango duzu material eskuragarriekin eta kostu baxuko materialekin. Alba Tojo artegileak emango du ikastaroa. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Txapen tailerra. Mfest! 2023:

Zure txapa diseinatzeko gogorik baduzu, hemen duzu aukera aparta. Txapak diseinatzen ikasteko tailerra antolatu dute Gasteizko MFest! 2023 jaialdiaren barruan. Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan dago ekimena. Aldeza urretik eginiko diseinu batzuetatik abiatuta, zure txapa nahi duzun bezala apaindu, margotu eta zirriborratu ahal izango duzu. 2023/05/27 18:00 – 19:30 Labe Gazte Laborategia Irakurri gehiago
Hemeroteka 

HEKSA eta GINGER kontzertua. Mfest! 2023:

Hekas eta Ginger taldeek kontzertua emango dute Gasteizen, Ffest! 2023 festibalaren barruan. Ginger Zarautz eta Oriotik datorren taldea da. Punk doinuak lantzen ditu, ahotsetan doinu melodikoak eta oihuak tartekatuz eta 90. hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz. Heksa, berriz, Getafeko lau lagun dira. Punk melodikoa jotzen dute eta egiten dituzten letrek mundua nola bizi duten eta nola aldatuko luketen adierazten dute. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zirku tailerra (Gauekoak)

Zirkua gustuko baduzu, aukera aparta duzu genero honen sekretuak ikasteko. Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan Oihalak, uztaiak, eta malabareak probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu Teknika eta trikimailu desberdinak frogatu eta eguna lurra ikutu gabe igarotzeko aukera paregabea. 2023/04/01 11:00 – 17:00 Olarizu Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zianotipia tailerra (Gauekoak)

Argazkilaritzarekin lotutako teknika berezi baten sekretuak ikasteko aukera ematen dizu ikastaroak. Zianotipia, hain zuzen ere, argazki bidez inprimatze teknika bat da, kolore urdineko negatiboa da haren emaitza Izpi ultramoreen (UV) eraginpean egon ostean. Ezezaguna bada ere, prozesu erraz eta dibertigarria da. Gasteizko Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan, inprimatze teknika burutuko dugu adierazpen artistikoa landuz; irudi, material eta testura desberdinekin esperimentatu ondoren, kimikoekin disoluzioa egingo dugu eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Paddlesurf (Gauekoak)

Paddle-a praktikatzeko aukera aparta duzu ikastaro honetan. Ulibarri-Ganboako urtegian paddle disziplina bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu dute Gasteizko Gauekoak egitarauaren barruan. Aldayeta Klub Nautikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan, gure taularekin irteera bat egin eta kirolaz zein naturaz gozatzeko aukera izango dugu. 2023/06/03 09:15 – 15:00 Aldayeta klub nautikoa (Ullibarri Gamboa) Irakurri gehiago
1 2 3 4 5