2023ko musika nobedadeak Musika 

Kuartela

Disko kolektibo interesgarria iritsi zaigu Aretxabaleta aldetik. Bertan Kuartela izeneko kultura elkartean elkartzen dira musika taldeak ideiak trukatu eta ensaiatzeko. 2023an, berriz, estudioko albuma osatu dute talde horien abesti banarekin. Diskoan estilo ugari aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste funka, heavya, gaita, punka, teknoa, dantza, psychobillya, rocka, popa eta reggaea. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Txakurdrilo

Rap-a, eletronika, trap-a edota regetoia. Estilo ugari sartzen dira Txakurdrilo talde iruñarraren koktel-ontzian. Solo Txakur eta Drrn musikariek osatzen dute eta 2023an taldearen izen bera daraman autoekoiztutako lana aurkeztu dute. Zazpi kantu entzun daitezke albumean, guztiak euskaraz Carlos Puebla kantautore kubatarraren bertsio bat izan ezik. 2023 urtean Iruñean sortzen da Txakurdrilo. Bi lagunek osatzen dute banda: Solomo Txakur eta Drrn.… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Ithaka: Biluzten

Ithaka taldea Katapulta Tour zirkuituaren 2023ko edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Aurretik, 2022an Gaztea Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten. Alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetatik mugitzen dira Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua). ‘Biluzten’ izeneko debuteko albuma aurkeztu dute 2023an. Bertan nabaria da Muse, Joy Division, Belako, Lukiek… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Ezezez

Ezezez talde bilbotarrak nolabaiteko lerroa osatu du 70eko hamarkadako psikodeliaren eta grunge berritzaileenaren artean. Horrekin batera, punk zipriztinak ere erakusten ditu ‘Katuzaldia’ albumak, taldeak grabatu duen bigarrenak. Taldea 2022 sortu zen Unai Madariaga musikariaren eskutik. Geroago batu zitzaizkion Alvaro Olaetxea (Capsula) y Mikel Irigoyen. Talde erabat interesgarria iruditu zaigu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Indabe

Donostiako Antiguo auzotik datorkigu Indabe taldea. Amaiak, Uxuek, Norak eta Peruk (baxua, guitarrak eta bateria, hurrenez hurren) osatzen dute eta musikalki pop-rock eremuetara garamatzate. Bi urte inguruz jai eta gaztetxeetan bertsioak jotzen ibili ondoren, haien lehen maketa kaleratu zuten 2023ko uztailean. ‘Noiz arte?’ 18 urteko lau gazteren kezka eta ilusioak islatzen dituzte beraien kantuetan. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Lotura

Lotura taldeak ‘Erantzunaren zain’ EPa aurkeztu du 2023an. 2021ean kaleratutako ‘Automatak izan’ (Gaua Records) izenburuko lanaren ondotik dator album hau. Andoni Ugalde gitarrajoleak sortutako proiektua da Lotura, Pablo Bueno (baxua), Antonio Suarez (bateria) eta Iker Aginaga (ahotsa) musikari eta lagunekin batera. Metalaren inguruan mugitu dira taldea sortu zenetik. Bi urteko epean, hainbat kontzertu eman dute eta ‘Los Conciertos de la… Irakurri gehiago
1 4 5 6 7 8