2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Ayra Starr

Ayra Star dugu Afropop-aren ‘it-girl’ (neska estilosoa) berria. 2021an kaleratu zuen lehen albuma, ‘19 & Dangerous‘, maitasun toxikoei buruzko bilduma aparta. 20 urte besterik ez dituen arren, nolabaiteko heldutasuna adierazten dute Ayra Starr-en testuek eta ahotsak. Hari entzunda, beterano baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Hurrengo urteetan hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Audience

Audience taldea 2000ko hamarkadan sortu zen eta geroztik izugarri gustatu zaigu urte hauetan zehar jorratzen duen sustrai amerikarreko rock&rolla. 2023. urtean, ‘B. D. Berrikusia’, Bob Dylanen omenezko albuma. Diskoa osatzen duten itzulpenak Xabier Paya bertsolari eta itzultzailearenak dira. Bertan, Duluth-eko bardoaren etapa ezberdinetako bederatzi abestiren egokitzapen dotoreak biltzen dira. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Gailu

Proiektu musikal interesgarri bezain sailkaezina dugu Gailu. 2021ean berpiztu zen taldea, bi hamarkadako isilune luzearen ondoren. Drake, Mikel Txopeitia eta bere anaia Okene elkartu ziren orduan, hainbat talderekin lan egin ondoren (Fermin Muguruza, BAP, Anari, Inoren Ero ni…). ‘Begiak, egiak ba ote?‘ lan bikaina kaleratu zuten orduan. Bateria, ahotsa eta sanpleak erabiltzen dituzte, testu landu eta perkusiboekin batera. Horrela, euskal… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Aria

Donostian sortutako musika taldea dugu Aria. Testu barnerakoiak, pop doinu leuneta eta iradokitzaileetan biltzen ditute. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago, bere ibilbidean zehar sortutako abestiak talde formatura pasa dituena. Berarekin batera, Iñaki Ortego (Laurobako pianista ohia) Ion Larrañaga (bateria) eta Iñaki Olaskoaga (gitarra). .2023an aurkeztuko dute euren lehen diskoa, Domenico Gargano ekoizle italiarrak grabatu eta editatua. ‘Urdin’ du izenburu… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Akai Solo

Akai Solo New York aldetik datorkigun rap abeslari gazte eta interesgarria da. lehenengo pausoak “Hand Job Academy” taldearekin eman zituen eta 2019an, estudioko albuma argitaratu zuen, “Eleventh Wind” izenekoa, , hip-hop eta jazzeko elementuak eta R&B nahastuz. Akairen Solok estilo bereizgarria sortu du urte hauetan zehar, eklektizismo musikala eta gai sozialak jorratzen dituzten testu landuak uztartuz. Azken urteotan hainbat album… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Bandmanrill

Bandmanrill Ameriketatik datorkigun rap abeslari interesgarria da. Siril Pettus du benetako izena eta New Jersey Estatuko Newark hirian jaio zen. Erritmo perkusiboak eta New Jerseyko klubetako erritmo hiperkinetikoak uztartzen ditu bere musikan. Guztia (baita Beethovenen Bosgarren Sinfonia ere) aldakak mugiarazten dituzten ereserki bihur dezake. ‘Defiant Presents: Jiggy In Jersey’ album bikaina kaleratu du 2023an. Irakurri gehiago
Kategorizatu gabe Musika 

Zetak

Euskal musika eszenako talderik interesgarrienetakoa eta berritzaileenetakoa dugu Zetak. 2023an, ‘Aaztiyen’ argitaratu du, beti ere Pello Reparaz musikari eta ekoizle nafarraren zuzendaritzapean. Disko honetan, emozioak eta tradizioa jorratzen ditu eszeptizismoaren ikuspegitik. Beste aurrarapauso bat, etegabe harritzen gaituen talde baten ibilbidean. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

The Bobby’s

The Bobby’s talde oreretarrak ‘Dibertsioaren esklabuak’ izenburuko estudioko bosgarren albuma kaleratu du 2023. Formazio aldaketa ugari izan arren, 2010an sortu zenetik tinko eutsi diote taldearen musika estiloari, punk oi! doinuetan sakonduz urtetik urtera. Iruñeko Sound of Sirens estudioetan grabatu dute lana, eta LP + CD formatu ederrean argitaratu du taldeak autoekoizpen bidez. Diskoa editatzeko orduan laguntza izan dute, eta Rekord… Irakurri gehiago
Musika 

Sweet Rage

Sweet Rage talde bizkaitarra 2021ean sortu zen. Ahots gozoa biltzen duen azken belaunaldiko metal doinuak jorratzen. Azken urtean hainbat single kaleratu ondoren, ‘Abian’ (Maldito Records, 2023) kaleratu dute. Bertan, 12 kantu bildu dituzte haien bat haien soinua sendotasunez definitzeko. Disko hau da Sweet Rage taldearen apostua eta abiapuntua Sweet Rage 2021ean Bizkaian sortutako taldea da. Azken belaunaldiko metal doinuez jantzirik… Irakurri gehiago
1 6 7 8 9