2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Mugan: Aurrera ez den alde batera

‘Aurrera ez den alde batera’ disko bikaina argitaratu du 2023an Mugan taldeak. Zazpi kantuz osaturik, frustrazioaren inguruko hausnarketa du ardatz. Kantuak lotzeko, berriz, narrazioak txertatu dituzte. Taldeak dioenez, “aseezina izateak noiz behinka berbideratzeko beharra dakar”. Eta bide horretan, frustrazioak paper garrantzitsua jokatzen du. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Nikotina: Mila kolore

NIkotina taldeak estudioko hirugarren lana aurkeztu du 2023an. ‘Mila kolore’ albumean reggae-a nagusi den arren, reggaetoia eta dancehall zipriztinak ere ageri dira. Kolaborazio ugari biltzen du diskoak: Keif, Nur, Uwaprods eta Kataluniako Vanila Sound. Diseinua berriz eta Nuria Garmendia. Irungo “Gua Estudioan” grabatu eta masterizatu dute. Stepi Selektah berak sortutako instrumentalez horniturik dago. Reggae estiloa nagusi den arren baditu reggaetoi… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Urtz: Esnatzean

Urtz talde mitikoak lan berria aurkeztu du 2023an. ‘Esnatzean’ izenburupean, zazpi kantu bildu dituzte, 35 urteko ibilbide oparoaren ondoren. Soinu berritua dakar albumak, baina taldearen nortasunari uko egin gabe. Sestaoko Polo Sur musika-estudioetan grabatutako lana, CD eta binilo formatuetan kaleratu da. Hogeita hamabost urteko musika ibilbide oparoan ondutako estudioko zortzi diskoren ostean, lan berri eta iradokitzaile batekin itzuli da URTZ.… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Sutagar: Alarma

Euskal metalaren aitzindariek lan berria grabatu dute. ‘Alarma’ albumean, Sutagar taldearen bilakaera islatzen duten kolore musikalak ageri dira: abiadura handiko kantuak, kantu lasaiagoak, speed metal eta thrash azkarrena, eta baita metal pisutsu eta klasikoena ere. Sei urte igaro dira 2016an Maitasunari Pasioa estudioko azken lana kaleratu zutenetik. Tartean antzokietako bira arrakastatsua ere egin dute. Berri pozgarria beti euskal musikarentzat Sutagarren… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Sara Zozaya: Nara

Sara Zozaya artista donostiarrak lan berria oparitu digu 2023. urtean. ‘Nara’ album luzean, sentiberatasunez beteriko hamar kantu dotore bildu ditu Musikari donostiarraren estilo pertsonal eta barnerakoia are gehiago atzematen da bakarka hasi denetik, The Roof eta Nerabe taldeetakin abestu ondoren. Zurezko kutxa txiki batean itxaroten egon ondoren, artista donostiarraren letrak eta doinuak askatu, ernatu eta loratuko dira, Arrigurri kolektiboak egindako… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Eire: Zauriren bat bistan

Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen dute Eire taldea. ‘Zauriren bat bistan’, pop elektronikoz betetako debuteko lana aurkeztu dute. Euren logelan sortzen dituzte abestiak elkarlanean. Maiak konposatu eta Salegik ekoizten ditu, Kantuz kantu joan dira osatzen EPa, sormen askatasunetik, gustoko dituzten genero eta soinu ezberdinetara hurbilduz. Hurbiletik jarraitu beharreko proiektua. Irakurri gehiago
1 3 4 5 6 7 9