2023ko musika nobedadeak Musika 

Ander Zubillaga:

Ander Zubillaga (Tolosa, 1990) gitarrista hainbat taldetako partaide izan da (Governors, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba…). 2023an bakarkako lehen albuma kaleratu du, ‘Itsasoan Elurrap EPa. Fingerstyle estiloa du ardatz Ander Zubillagaren musikak. Bere konposizioetan nabaria da Bluesa, Countrya eta Rocka gisako estiloen eragina. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Ibil bedi: Goldea

2023an argitaratutako ‘Goldea’ album luzearekin, Ibil Bedi taldea nolabaiteko heldutasunera iritsi dela esan daiteke. “Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin“, halaxe azaltzen du taldeak ideia hori diskoaren aurkezpena egiterakoan. Diskoak biltzen dituen hamar abestiak oso modu desberdinean sortu eta ekoitzi dela esan genezake. Hainbat geruza gehitu dizkiete horietako guztiei: gitarra distortsionatuak… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Habi: Ohartu

Jon Ander Artola (bateria) eta Yeray Gascon (gitarra eta ahotsa) dira Habi taldeko kideak. 2023an ‘Ohartu’ (Elkar) album luze interesgarria argitaratu dute. Lan zuzen, rockero eta gitarreroa da. Eta izugarri gustatu zaigu. Taldea 2018an sortu zen eta geroztik bi disko luze grabatuak zituen, ‘Loratu’ (Autoekoizpena, 2018) eta ‘Koloreak’ (Elkar, 2020). Talde bikaina. Bere diskoa entzutea gomendatzen dizugu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Ghau: Arin Nira

Ghau ez da ohiko musika taldea. 2018an sortu zen, ibilbide luzeko zenbait artistaren eskutik. Jon Horna, Oriol Flores eta Gartxot Unsain dira bere kideak. ‘Arin Nira’ bigarren lan luzea argitaratu dute 2023an. Album interesgarri bezain sailkaezina da. Barruan dugun ume galdua berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketak sortu zien bertako kantuak sortzeko beharra. Elektronika, bide berriak eta esperimentazioa. Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 9