Hemeroteka 

Skakeitan + Hizpide (Gipuzkoan Gazte Tour 2022)

Skakeitan eta Hizpide taldeek kontzertua eskainiko dute Ordizian, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. Skakeitan taldea 2008an jaio zen eta 2012. urtean bere lehen diskoa aurkeztu zuen: ‘Ahots gabekoen ahotsa’. Geroago, ‘Galera’ (2014), ‘Orekariak’ (2016) eta ‘Nola galdu denbora’ (2019) iritsiko ziren. Taldeko kide bat Olatz Salvador da, bakarkako ibilbide bikaina egin ari den donostiar musikaria. 2022an, taldeak agur-biraren berri eman… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Xsakara + DJ Blessive + Mise en Abyme (Gipuzkoan Gazte 2022)

Xsakara, DJ Blessive eta Mise en Abyme taldeek kontzertua eskainiko dute Eibarren, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. Mise en Abyme Ander Cenitagoya, Aitor Suarez eta Andoni Sudupek osatutako Eibarko rock-metal progresibo instrumentaleko taldea da. Bilbo Hiria talde berrien lehiaketan finalerdirako sailkatzea lortu zuten 2018an eta ‘Emergence’ izeneko lehen diskoa grabatu zuten 2019an. XSakara Bermeoko rapero gaztea dugu. 16 urte zituela… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Woman Soldier + Dj Tintz (Gipuzkoan Gazte 2022)

Woman Soldier eta Dj Tintz taldeek kontzertua eskainiko dute Zumarragan, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. 2017ko hasieran Belén Natalík eta Chalart58k egindako “Woman Soldier” kantuak eman dio izena proiektuari. Chalart58k reggae estiloko 4 abeslari ezagun bildu zituen La Panchita Records diskoetxean Woman Soldier egitasmorako: Awa Fall, Matah, Belén Natalí & High Paw. ‘Women Soldier’ izeneko diskoa kaleratu zuten 2018an eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Merina Gris + Dj Javi y Dj Ephy (Gipuzkoan Gazte 2022)

Merina Gris taldeak kontzertua eskainiko du Zarautzen, Dj Javirekin eta Dj Ephy-rekin batera. Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan antolatu dute emanaldia. Elektronikaren eta elementu organikoen artean mugitzen da Merina Gris, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika talde gazteetako bat. Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sarak, Julenek eta Paskalek. Durangoko Azokan aurkeztu zuten ‘Gureak ez direnak’ izenburuko EPa. Haren… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gazir + Mnak + Dj Verse + Laina… (Gipuzkoan Gazte 2022)

Gazir, Mnak, Dj Verse, Laina, Edu eta Crutzero taldeek kontzertua eskainiko dute Andoainen, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren barruan. Gazir (Gabriel Sánchez Poyal )Oviedon jaio zen, eta Espainiako eta munduko freestyler onenetakotzat jotzen dute 19 urterekin. Bere izen artistikoa, bere izenaren lehenengo bi izkiek «ga» eta «zir» alderantziz irakurritako «cicatriz» (orbain) hitzaren azken hiru hizkiek osatzen dute. 2019ko Oilarren Red Bull… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Olatz Salvador + Izotz (Gipuzkoan Gazte Tour 2022)

Olatz Salvador abeslari eta konpositoreak eta Izotz taldeak kontzertua eskainiko dute Tolosan, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. ‘Aho uhal’ (Airaka, 2021) izeneko lan berria dakar Olatz Salvadorrek, ‘Zintzilik’ (Airaka, 2018) bere lehen lanaren oihartzunari eutsita. Pablo Novoa (Iván Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…) ekoizlearen eragina nabaria da, zuzenean luxuzko taldearekin aurkezten ari den kantuetan. Noiz: Azaroak 5 Ordutegia: 18.30 Non: Leidor,… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Huntza + Indabe (Gipuzkoan Gazte 2022)

Huntza eta Indabe taldeek kontzertua eskainiko dute Errenterian, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. Huntza taldeak emakumea ahaldundu du Zer izan doinuarekin eta M8ko manifestazioetan grabatutako kliparekin. Folklorea, rocka eta konpromiso soziala eskutik helduta ageri dira Bilboko trikipoteoan sortu eta triki boom gogoangarriaren jai giroa dakarkigun Gipuzkoako taldearen errepertorioan. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Benizze (2022 euskal musikari gazteak)

Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Montauk taldearekin doinu intimistagoak jorratu ondoren, doinu elektronikoen aldeko apustua egin du, ‘Benizze’ (2022) izenburuko bere lehen lanak erakusten duenez. Dance eta trap eraginak nabariak dira ‘Bazatoz’ kantua aurkezpen-txartel izan zuen proposamenean. Kauldi Iriondok zuzendutako klip dotorearekin batera aurkeztu zuen abesti hori Beñat Goitiak. Benizzeren berrien zain gaude, lehen diskoa izugarri gustatu zaigulako. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Loveless

Loveless abeslari eta konpositore gaztea da, eta bere estilo bereziagatik eta abestietan musika-genero desberdinak konbinatzeko trebetasunagatik nabarmendu da. Beste artista famatu batzuk bezain ezaguna ez den arren, haren musikak jarraitzaile ugari irabazi ditu, kalitateari eta originaltasunari esker. Bere ibilbidean zehar, Lovelessek hainbat album kaleratu ditu, prentsa espezializatuaren aldetik kritika oso onak jaso dituztenak. Bere lehen diskoa, “Heartbreak Hotel” izenekoa, 2010ean… Irakurri gehiago
1 6 7 8 9 10 18