Hemeroteka 

Irteera El Pobal Burdinolara eta Sopuertara

Lagunekin gozatzeko irteera erakargarria antolatu dute, Bilboko Udalaren Gaztekluba programaren barruan. Hain zuzen ere, El Pobal Burdinola eta Sopuerta bisitatuko dituzte, antzina burdina nola lantzen zuten bertatik bertara ikusteko. Iraganera bidaia bat Barbadun ibaiaren gaineko burdinola horretan. Ondoren, ordu batzuetan dibertitu egingo gara zuhaitzetan eta tirolinetan. Apirilak 4 Euskalduna aurrean. Abandoibarra 4. Parada Bus Egonaldi luzeak Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Multiabentura Otxandion

Ausartuko zinateke hamar metroko altueratik salto egitera? Horretarako aukera izango duzu, Bilboko Gaztekluba programakoek 2023ko Aste Santurako antolatutako irteera honetan. Altuera desberdineko eremuak hautatzeko aukera izango duzu. 150 metroko azken tirolinarekin altuerako esperientzia bat bizi ahal izango duzu. Gainera, tiro-teknika ere ikasiko duzu, eta Otxandioko Orienting jarduerari esker ez galtzen saiatuko zara. Apirilak 5 Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Bisita Urdaibaiko Ekoetxera eta kanoak

Urdaibaira joateko irteera antolatu dute Bilboko Gaztekluba programaren 2023ko Aste Santuko egitarauaren barruan. Apirilaren 12an egingo da irteeraa. Goizean, bisita gidatua egingo da Urdaibaiko EkoEtxean, Urdaibaiko biosfera ezagutzeko. Ondoren, elkarrekin bazkaldu eta amaitzean, Laidako hondartzara hurbilduko dira parte-hartzaileak. Laidako kanoetan kostalde ederraz gozatuko dute. Apirilak 12 Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Ongravity Megapark

Kirol urbanoez eta free-stylekoez gozatzeko aukera izango duzu, Bilboko Gaztekluba programak 2023ko Aste Santuan antolatutako irteera honetan. Hain zuzen ere, Barakaldoko Megaparkera joango dira parte-hartzaileak. Denetarik dago han: skatepark indoor eta outdoor eremu harrigarriak, jauzietarako megaramp ikusgarriak, ohe elastiko profesionalak dituzten tranpoline parkeak, freestyle eta walltramps guneak eta Ninja eremuak, zure trebetasun guztiak garatzeko. Apirilak 14 16:00 – 19:00. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Piraguan Bilboko Itsasadarrean

Bilbo beste ikuspuntu batetik ezagutu eta aldi berean kirola egiteko aukera ematen dizu Gazteklubla programaren barruan 2023ko Aste Santurako antolatu duten ekintzak. Hain zuzen ere, Itsasadarretik piraguan ibiltzea da proposamena. Harekin maitemindu egingo zara eta itzuli egingo zara, seguru! Langile espezializatuek lagunduko dizute eta gainera, itsasadarraren eta ibaiertzen sekretu guztiak kontatuko dizkizute. Apirilak 3 Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Big Sup (Gaztekluba)

Big Sup ekintza antolatu dute 2023ko Aste Santurako, Bilboko Gaztekluba programaren baitan. Surf-ohol erraldoi batera igoko dira parte-hartzaileak, Bilboko ibaian arraun eginez. Proposamen dibertigarria, kirolzale guztientzat egokia. Apirilak 5. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Afrodance Ikastaroa (Gaztekluba)

Afrodance-aren sekretuak ezagutu eta estilo hori dantzatzen ikasi nahi duzu? Orain duzu aukera, 2023ko Aste Santuko oporretan Bilboko Gaztekluba programaren baitan antolatutako ekintza honetn.Afrodanceak estilo desberdinetako dantza urbanoen mugimenduak konbinatzen ditu, Kongon, Ghanan, Boli Kostan, Senegalen eta beste hainbat herrialdetan garatuak. Horiek guztiak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Animatu eta eman izena! Apirilak 14 18.00-20.00 Irakurri gehiago
1 3 4 5 6 7 18