Diru-Laguntzak Etxebizitza 

Amorebieta-Etxanon etxebizitza alokatzeko laguntzak

Amorebieta-Etxanon gazteei etxebizitza alokatzen laguntzeko programa abian jarri du bertako Udalak. Ekimen honen helburu nagusia da gazteei etxebizitza bat eskuratzen laguntzea, haien independentzia eta ongizatea bultzatu eta bermatzeko. Hala, Udalak 10.000 euroko aurrekontua bideratu du dirulaguntza horretara. Dirulaguntzaren eskatzaileek 18 eta 35 urte bitartean izan behar dute eta urriaren 31era arte Amorebieta-Etxanon bizitzeko konpromisoa agertu. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren… Irakurri gehiago
Aisialdia Diru-Laguntzak 

Gabonak Zuretzat (Donostia) dirulaguntzetarako epea zabalik

Donostia Gazteriak Gabonetarako ekintza eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntza programa ireki du. Diruz lagundutako jarduerak abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte izango den “Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen dira. Programaren honek aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortzea du helburu. Halaber, ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Horrez gain, bestelako balio batzuk ere landu… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Lana eta enprenditzaileak Lehiaketak 

Busturialdeko Enpresa Lehiaketa 2024

Enplegua sortu eta Busturialdeko gazteen kultura ekintzailea sustatzea du helburu duen ekimena martxan jarri dute Bizkaian. Busturialdeko XI. Enpresa Ideia Lehiaketa hamaikagarren urtez jarraian bultzatu dute Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta biltzen dituen Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko… Irakurri gehiago
Arte Diru-Laguntzak 

Gazte Sorkuntzarako laguntzak, 2024-2025

Sortzaile gazteentzako dirulaguntza deialdia ireki du Injuve-k (Espainiako Gazteriaren Institutuak). Izena emateko azken eguna 2025eko urtarrilaren 17a izango da, epea luzatzea erabaki baitute antolatzaileek. Gazte Sorkuntzarako Injuve Dirulaguntza 30 urte arteko gazte sortzaileei (35 urte arte ekintzailetza proiektuetarako) zuzendutako diru-laguntza bat da, 2025ean Amadis Aretoko (Injuve-ko erakusketa areto propioa) ikerketa, ekoizpen, mugikortasun, ekintzailetza eta komisariotza proiektuak egiteko, arte eszenikoen, ikusizko… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza 

Etxebizitza alokatzeko 300 euroko laguntza

25 eta 29 urte bitartean badituzu, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako alokairurako laguntza eska dezakezu.Emantzipa zerbitzuaren bidez, hilean 300 euro jaso ahal izango dituzu zure etxebizitzaren alokairua ordaintzeko. Laguntza horiek jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dituzu. Adibidez, ezin duzu 28.000 eurotik gorako diru-sarrerarik izan urtean, banakako Errenta Aitorpena egiten baduzu, edo 34.000 eurotik gorakoa, batera egiten baduzu.Gainera, ezin zara etxebizitza baten jabe… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak 

Enprenditzaileentzako laguntzak, Gaztenpresa

Enprenditzailea bazara, zuri zuzendutako formakuntza eskaintza du Gaztenpresa fundazioak. Lau programa ditu Gaztenpresak: -Astelehen Digitalak: Zure negozioa Interneten eta sare sozialetan garatzen ikasteko web-mintegi laburrak. -Finantza-Osasuneko Asteazkenak: Zure negozioaren finantza-osasuna zaintzen lagunduko dizuten ikastaroak. -Gaztenpresa Digitala: Trebatu, informatu, hausnartu eta zure negozio-plana garatzeko laguntza. -Mentoring Programa: Youth Business Spain-ek eskania. Irakurri gehiago
Aisialdia Diru-Laguntzak 

Udan deskontuekin bidaiatzeko bonua

2024ko udan deskontuekin bidaitzeko bonuak eskaintzen ditu Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek %90rainoko deskontua eskura dezakete, Estatuan eta Europan garraio publikoak erabiltzeko. Eskabideak uztailaren 1etik irailaren 30ra egin daitezke. Besteak beste, Europan barrena bidaiatzea ahalbidetzen duen Interrail txartela eskura dezakezu. Irakurri gehiago
Bekak Diru-Laguntzak 

#Youth4Regions, kazetari gazteentzako laguntzak

Kazetari gazteei eta kazetaritza ikasleei zuzendutako #Youth4Regions programaren 2024 edizioan izena emateko epea zabaldu du Europako Batasunak. Ekimenak Bruselan urrian astebeteko egonaldia eskaintzen die kazetarigai gazteei. Bertan formakuntza-saioak eta kazetari esperimentatuen tutoretza jaso, prentsa-aretoan lan egin eta erakundeko bulegoak ezagutzeko aukera izango dute. Hiru kategoriatan aurkez daitezke hautagaitzak: kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideoa. Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartean izan… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak 

2006koa bazara, Kultura Bonua eskura dezakezu

2006an 18 urte betetzen badituzu, Gazteen Kultura Bonua (Bono Cultural Joven) eskura dezakezu 2024ko irailaren 16ra arte. Gogoan izan bonu horrek 400 euro ematen dizkizula kultura produktuetan erabiltzeko. Bonua on-line eska daiteke Kultura Ministerioaren web orrian. Prozesua oso erraza da. Hiru kategoriako produktuetan erabil dezakezu bonua: -200 euro zuzeneko arteak, kultura ondarea eta ikusentzunezko arteak. Adibidez, arte eszenikoetako sarrerak, kontzertuak,… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak 

Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak Larrabetzun

Larrabetzun bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak. Izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da. Diru-laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hileko alokairuaren prezioaren %50ekoa izango da gehienez. Gehienez ere, hilabete bakoitzeko 200,00 euroko laguntza emango da epealdi bakoitzeko. Etxean bizi direnen urteko diru-sarrerak ezin izango dira 25.000 euro gordin baino gehiagokoak izan, kide bakarreko elkarbizitza unitateen kasuan, edo 35.000… Irakurri gehiago
1 2