TXOPETek «Eraikin Handi Bat» aurkeztu du

TXOPET taldeak Eraikin Handi Bat singlea kaleratu du, datozen hilabeteetan argitaratuko duen disko berriaren aurrerapen gisa. Abestiak etapa berri bati ekingo dio taldearentzat, formazioa berrituta: Andoni Barinaga-Rementeria (bateria), Jon Fernandez (gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Güemes (baxua) taldekideei Niko Bortolini batu zaie gitarran.

Eraikin Handi Bat abestiak eraikin handi baten irudia erabiltzen du egungo gizartean gora egiteko anbizioaren eta presioaren metafora gisa. Gero eta gorago iristeko beharra zalantzan jartzen du, bidean garrantzitsuena galtzeko arriskuaz ohartaraziz. TXOPETek poparen eta post-punkaren arteko soinuarekin jantzi du kanta, gitarrak eta melodia nabarmenak uztartuz.

Singleak Maitane Camposek zuzendutako bideoklipa ere badu. Grabaketa, ekoizpena eta nahasketa Urtzi Izakek egin ditu ETEN Espazio Sonoro-n; masterizazioaz Jacobo Nayaren arduratu da, eta diseinua eta maketazioa Julen Alberdiren lana dira.

Taldeak laster emanen ditu disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Bitartean, abesti berria entzuteko eta TXOPETen soinu berria ezagutzeko aukera dugu.

Erlazionatutako sarrerak