ØDEI, DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua

ØDEI (Odei Barroso) Urruñako rap abeslaria da, euskarazko raparen erreferenteetako bat. DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua izan da, eta dagoeneko entzungai eta ikusgai ditugu Donostia Kulturaren plataformetan haren saioaren emaitzak: podcast narratiboa, bideoa eta singlea.

2025ean kaleratu zuen ØDEIk bere bakarkako bigarren diskoa, Goizegi Hiltzeko. Oraingo saioan, disko horretako «Nun da Wally?» abestia grabatu du ULU Studioan.

Donostia Kulturak, Elhuyarrek eta Ulu Mediak elkarlanean sortutako proiektuak musikaren atzean dagoena ezagutzeko aukera emanen digu: artistaren inspirazioak, sormen-prozesua eta abestien istorioak. Podcastak, grabazioaren bideoak eta singleak osatzen dute proposamena.

Ikusi eta entzun DK Sessions: ØDEI

Erlazionatutako sarrerak