Lizzy McAlpinek Bartzelonan hasiko du Europako bira
Lizzy McAlpine (Filadelfia, Estatu Batuak, 1999)abeslari, konpositore eta ekoizle estatubatuarrak The Over Country Tour bira iragarri du, eta Europako lehen kontzertua 2027ko martxoaren 6an emanen du, Bartzelonako Sala Apolon. Kontzerturako sarrerak erosteko aurre-salmenta irailaren 30ean hasiko da, 10:00etan; salmenta orokorra, berriz, urriaren 2an hasiko da, ordu berean.
McAlpinek mundu osoko hainbat aretotara eramango du bira, besteak beste New Yorkeko Madison Square Garden, Los Angeleseko Kia Forum eta Parisko L’Olympia aretoetara. Bartzelonan, gainera, Worthitpurchase izango du talde gonbidatu gisa.
Biraren iragarpena bere laugarren diskoaren, Angel, argitalpenarekin batera iritsi da. Lan berrian folkaren eta indiearen eraginak uztartu ditu, eta maitasuna, bihotz-haustura, adiskidetasuna eta norbere burua ezagutzeko prozesua ditu ardatz.
Lizzy McAlpinek 2020an eman zuen lehen pausoa Give Me A Minute diskoarekin, eta 2022an nazioarteko oihartzuna handitu zuen five seconds flat lanarekin eta, bereziki, ceilings abestiarekin. Orain, The Over Country Tour birarekin, Bartzelonan ere ikusi ahal izanen dugu artista estatubatuarraren etapa berria.
Sarrerak: aurre-salmenta irailaren 30ean, 10:00etan, eta salmenta orokorra urriaren 2an, 10:00etan.
