KlasK komiki lehiaketa: marraztu zure istorioa!

Tumatxa Gazteak

Komikiak sortzea gustuko duzu? KlasK komiki lehiaketa zure sormena erakusteko aukera da! Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako ekimen honek gazteen artean komikigintza sustatu eta adierazpen artistikoa bultzatu nahi ditu.

30 urtera arteko Nafarroako gazteek parte har dezakete, bi modalitatetan: fasetako modalitatean edo modalitate osoan. Lehenengoan, komikiaren gidoia aurkeztu behar da lehen fasean, eta, aukeratuz gero, grafikoa osatu bigarrenean. Modalitate osoan, berriz, komikia osorik aurkezten da.

Lehen faseko lanak aurkezteko epea irailaren 30era arte egonen da zabalik. Bigarren faseko proposamen grafikoak, berriz, urriaren 9tik 25era aurkeztu ahal izanen dira.

Parte hartu, sortu zure pertsonaiak eta kontatu zure istorioa komiki baten bidez!

Informazio gehiago eta izen-ematea: KlasK komiki lehiaketa

Erlazionatutako sarrerak