GAL-MAL Sariak: zure Gradu edo Master Amaierako Lanak saria izan dezake Nafarroan!
Tumatxa Gazteak
Gradu Amaierako Lanaren (GAL) edo Master Amaierako Lanaren (MAL) bidez zure ikasketetan egindako lana saritzeko aukera duzu GAL-MAL Sariak lehiaketaren VI. edizioan.
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako sariketa honetan, 2025-2026 ikasturtean TFG edo TFM aurkeztu eta 8 puntu edo gehiagoko nota lortu duten gazteek parte har dezakete.
Bi sari mota daude: 1.500 euroko lehen saria eta 500 euroko accesita. Beraz, zure lanak merezi duen aitortza eta sari ekonomikoa jasotzeko aukera duzu!
Urriaren 1era arte aurkez dezakezu zure hautagaitza. Animatu eta eman zure lanari merezi duen bultzada!
Informazio gehiago eta izen-ematea: GAL-MAL Sariak
