Nafarroako 42. Gazte Artearen Topaketetako 30 proiektu finalistak aukeratu dituzte

Arteak erakartzen bazaitu, adi! 42. Gazte Artearen Topaketetan 30 proiektu finalistak aukeratu dituzte. Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) antolatutako ekimen honen bidez, gazteen sormena bultzatu nahi da, tutoretzak, ekoizpenak eta erakusketak eskainiz. Gainera, artistek harremanak egin eta beren ibilbidean aitzina egiteko aukera izanen dute.

Epaimahaian, besteak beste, Ángel Erro idazlea eta Irati Majuelo kritikaria aritu dira literaturaren arloan, eta Karlota Laspalas diseinatzailea diseinuaren arloan. Hautatutako artistek diziplinarteko tailerretan parte hartu dute Iruñeko Printzerriko Kirol Egoitzan eta Gazteriaren Etxean, ideiak partekatu eta beren sorkuntza-lanak aberasteko.

Proiektuen artean, Arte Plastiko eta Ikus-entzunezkoetan, Ada Garruése-ren Creatures of the night-other lives; Diseinuan, Edurne Marcosen Tipografía en abierto; eta Musikan, Aizpea de Atxaren Pequeña bestia nabarmentzen dira.

Itxiera jaialdia urriaren 22tik 25era eginen da Huarte Zentroan. Bertan, hautatutako proposamen guztiak aurkeztuko dira, eta epaimahaiak nabarmendutako proiektuak jakinaraziko dituzte.

Informazio gehiago: juventudnavarra.es

Erlazionatutako sarrerak