¡341 aukera atzerrian praktikak egiteko!

Atzerrian lan egitea irudikatzen al duzu? Basque Global Industry bekekin, lehen Global Training bezala ezagutzen zirenak, 2026an hori gauzatu dezakezu. Programa honek 341 aukera eskaintzen ditu praktika profesional ordainduak egiteko mundu osoko enpresetan, zure prestakuntza mugaz haratago eramateko.

Praktikak 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena dute, eta 1.785€ gordineko hileko diru-laguntza ematen dute, mantenu, ostatu eta joan-etorri gastuak estaltzeko. Gainera, irteera baino lehen, 40 eta 60 ordu bitarteko prestakuntza espezializatua jasoko duzu.

Nork parte har dezake? 2026ko urtarrilaren 1ean 30 urtetik beherako gazteek, unibertsitateko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioa dutenek. Ingeles maila minimoa ere behar da (B2 unibertsitarioentzat eta B1 LH titulatuentzat). Aurretik antzeko bekak jaso ez izana edo helmugako enpresan lan egin ez izana ere eskatzen da.

Novia Salcedo Fundazioa, Garapen, Donostiako Sustapena, eta beste zenbait erakundek programa hau kudeatzen dute, deialditik hasi eta praktiken jarraipenera arte. Aurkez ezazu zure hautagaitza 2026ko irailaren 21a baino lehen erakunde hauetako baten bidez eta aukeratu zuretzako egokiena den aukera.

Informazio gehiago:
gipuzkoa.eus

Erlazionatutako sarrerak