Nafarroako Pirinioetan 30 bunker frankista berreskuratu dituzte gazteek

Tumatxa Gazteak

Pirinioetako historia berreskuratzen lagundu nahiko zenuke? Hormigoizko Mugak proiektuak 10 urte bete ditu, eta, ordutik, 30 bunker frankista berreskuratu dituzte 400 gazteren laguntzaz. Uda honetan, Baztanen egindako lanek amaiera eman diote Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako programari.

2017az geroztik, mundu osoko gazteek parte hartu dute boluntariotza-eremuetan. Ekimenaren helburua ez da soilik gotorlekuak berreskuratzea, baita memoria historikoa lantzea eta belaunaldien arteko elkarrizketa sustatzea ere.

Aurten, 50 gaztek hartu dute parte Lesakan eta Baztanen, bi txandatan. Bunkerretara iristeko bideak eta seinaleztapena hobetu dituzte, eta egiturak garbitzeaz gain, dokumentu historikoak bildu eta inbentariatu dituzte.

Nafarroako Pirinioetako mugan, erregimen frankistak eraikitako 2.000 gotorleku inguru daude. Proiektuari esker, horietako batzuk berreskuratu dituzte Auritzen, Igalen, Erratzun eta beste hainbat tokitan, tokiko erakundeekin elkarlanean.

Informazio gehiago: Nafarroako Gazteriaren Institutua

Erlazionatutako sarrerak