Zeinu-hizkuntza ikasi gura dozu? Ezkerraldean badaukazu aukera! 🤟
Tumatxa Gazteak
16 eta 30 urte bitartekoa bazara eta zeinu-hizkuntzan komunikatzen ikasi gura badozu, adi Bizkaia Gazteak Ezkerraldeak antolatutako A1+A2 mailako Zeinu-Hizkuntza ikastaroari.
Prestakuntzea online egingo da, irailaren 28tik urtarrilaren 21era, eta doakoa izango da. Parte hartzeko 20 euroko fidantzea itxi beharko da.
Ikastaroan zehar zeinu-hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dozuz, eguneroko egoeretan komunikatzeko tresnak eta baliabideak barne.
Izena emoteko epea irailaren 18an amaituko da, beraz, ez itxi azken momenturako!
➡️ Plaza erreserbatu eta informazino gehiago lortzeko, begiratu Bizkaia Gazteak Ezkerraldearen profileko estekea.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
