Nafarroak indartu du bere presentzia gazte aterpetxeen sarean

I

Albiste ona bidaiatzea maite duten gazteendako! Nafarroak bere presentzia sendotu du Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarean (REAJ). Txema Burgaleta, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, berriz ere REAJko Batzorde Betearazleko kide hautatu dute. Horri esker, Nafarroak gazte mugikortasunaren eta aterpetxeen etorkizuneko estrategietan parte hartzen segituko du.

Toledon egindako Batzar Nagusian, autonomia erkidegoetako gazteria arduradunak bildu ziren, gazte aterpetxeen sarearen etorkizunaz eta digitalizazioaz aritzeko. Nafarroaren presentziak aukera emanen du mugikortasuna sustatzeko eta gazteendako zerbitzu berriak diseinatzeko.

Batzorde berria Vicente Ripoll buru dela arituko da, eta helburu nagusietako bat izanen da Aterpetxe Txartela sustatzea eta gazteen beharretara egokitutako baliabideak garatzea.

Gaur egun, REAJk 300 aterpetxe baino gehiago ditu Estatuan, eta Hostelling International sarearen parte da. Horrek aukera ematen du mundu osoko 4.000 aterpetxe baino gehiago erabiltzeko eta nazioarteko deskontuez baliatzeko. Aukera bikaina da modu jasangarrian bidaiatzeko eta mundua ezagutzeko.

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es

Erlazionatutako sarrerak