Munduko dantzak Iruñeko Gaztediaren Etxean larunbat honetan!

Tumatxa Gazteak

Urtea giro onean agurtzeko plana baduzu faltan, adi: larunbat honetan Iruñeko Gaztediaren Etxeak kulturartekotasunari eskainitako arratsalde berezia antolatu du.

Jarduera 17:00etatik 21:00etara luzatuko da, sarrera dohainik izanen da eta bereziki gazteendako prestatua dago.

Arratsalde osoan munduko hainbat tokitan inspiratutako dantzak ezagutzeko aukera izanen da: afro dantzak, latinoamerikar urbanoak, europar tradizionalak eta dantza arabiarrak, bertzeak bertze.

Eta lasai: ez da dantzan jakin behar. Mugitzeko gogoa eta jendearekin partekatzeko nahia aski dira.

Egitaraua jardueraren eta SEI Elkartearen aurkezpenarekin hasiko da. Ondotik, 17:30ean, bi tailer izanen dira aldi berean:

  • Dantza afro tailerra
  • Dantza urbano latinoamerikarren tailerra

18:30ean bertze bi proposamen etorriko dira:

  • Dantza tradizional europarrak
  • Dantza arabiarra

19:30etik aitzina emanaldiak izanen dira. Horien artean ariko da Ananda Bucari konpainia, FCBD estiloko dantza tribaleko koreografiekin. Taldeko inprobisazioan oinarritutako estiloa da, batasuna eta indar kolektiboa transmititzen dituena.

Musika ere ez da faltako. Giroa berotzen ariko dira Jean Nigga, Gael eta Venis Smith raperoak.

Gainera, jardunaldiak aukera emanen du SEI Elkartea gertutik ezagutzeko. 1999an sortutako elkarteak laguntza eskaintzen die migrazio prozesuak bizi dituzten nerabeei eta familiei.

Urteotan, ikuspegi emozionala, soziala eta familiarra uztartzen dituen lan eredua garatu dute, kulturarteko harremanak eta komunitate kohesionatuagoa sustatzeko.

Kulturartekotasunaren Arratsaldea — Abenduaren 20a

  • 17:00 – 17:30 → Jardueraren eta SEI Elkartearen aurkezpena
  • 17:30 – 18:30 → Dantza afro tailerra
  • 17:30 – 18:30 → Dantza urbano latinoamerikarren tailerra
  • 18:30 – 19:30 → Dantza tradizional europarren tailerra
  • 18:30 – 19:30 → Dantza arabiar tailerra
  • 19:30 – 20:30 → Emanaldiak

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak